Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txuntxur. iz. (TE). Cima, cumbre, pico, cerro. Galdaramiñoko txuntxurrak titi bat dirudi.
txuntxurruna. iz. (TE). Altozano, alto. Harutzago dago txuntxurrunia, eta hantxe da zutiñik ondiokan haren jauregixa.
Txuribarri. gatxiz. (AN). Sobrenombre. "Eibarko erdiaroko gatxizena" (AN).  Juan de Isasi (EOYE, 1524, 317. or. (JEL)).
txuringa.
1 . txuringa. iz. (TE). Hemorroide; almorrana. "Ipurzuloko zainak handitzean agertzen diren odolbatu antzekoak, odoluzkiak" (EEE, 147). Ein bihar izan zittuan indarregaz, txuringiak urten zetsan.
2 . txuringa (zuringa). iz. (ETNO). Zona del ano de la vaca?; esfínter del ano(?). Útero edo matriz-tzat jaso dogu. Halaxe dauke jasota J. Larrañagak Anzuolan eta JMEk Bergaran be. Baiña itxuria, izatez, ipurzulo inguruko gixarren bat da. Holaxe dakar AZk: "esfínter, anillo muscular del ano". Urtetzen dabena? Hori ez dok txahalgintziana, ostian gaixo bat dok hori. Gaixua edo... Zera, atzia edo txixalekua, ba, batzuk zabalagua edo... ta gero, ba, hori boliori bota, bolia bota. Mamin bat izaten dok, holakoxe gorri-gorri bat. Holan, goittik behera etzanda igual behixa, ta txuringiak urten. Ta txarra dok hori! Gero ha bolia igual... zikiñetan ta infeziñua edo... Igual oilluak be hantxe pikuka ta zikiña edo badago, ba, zikiñak pegauta.
txuringiak urten. esap. (ETNO). Enfermedad de las vacas, prolapso vaginal. Behixeri, txahala egiñ ostian gehixenbat, txuringiak urten egitten detse. Aldapan badare, gehixago.
txurrupitiñian jardun / egon / ibili. esap. (NA). Andar de tragos, chiquitear, potear. Harek badihardue txurrupitiñian... txurrutian!.
txutaka. iz. (TE). Juego callejero. "Juego infantil que se juega en las esquinas de la calle" (TE, 701). Txutaka, bazabiz zu?
1 . txutxu. iz. (TE). Buñuelo. Gisasolaneko txutxuak ziran onenak.
2 . txutxu.
1 . txutxu. iz. (NA). Huevo. Ume berbetakua da. Hamen txutxu!, txutxua!.
2 . txutxu. iz. (ETNO). Tren. Ume berbetakua da.
txutxu-putxu (txutxu-mutxu) [txutxu-mutxu]. iz. (TE). Murmuración, comadreo, cuchicheo, chisme. "Ahopean, isilka-misilka ingurukoek ez entzuteko moduan esaten direnak" (EEE, 147). Alkarrekin bat eitten daben guztian, txutxu-putxuetan emoten dittue orduak. / Horrek andra bixok txutxu-putxuka dihardue: beti dabiz txutxu-putxuetan. Ik. paraboletan, txitxi-potxu.
Txutxulu. gatxiz. (TE). Txutxulu (apodo). "Sobrenombre en Eibar" (TE, 701). Txutxulunekuak baziran Eibarren.
txutxurrutxu. interj. (ETNO). Voz jugando a pillar. Harrapatze jokuetako berbia da. Txingorra-mingorra harrapatzeko jokua da. Lau, arboletan ipiñi eta bestia erdixan. Gero bata bestera pasatzera eta bixen bittartian katibuak harrapau. "Txutxurrutxu" esandakuan kanbixau eta katibuak harrapau. Galtzen dabenak, bera katibu. Ik. txingorra-mingorra, kukurruku.
txutxurrutxuka. iz. (ETNO). Juego del carro. burdixan jolasari esaten jakon holan. JMEk Bergaran jasotakuan arabera, burdixak atzian pisu larregi daroialako behia jotiari "txutxurrutxu egin" esaten jakon. Ik. burdixan jolas, kukurruku.
tzast (zasta, ddast). onomat. (ETNO). ¡zas! derrepente [onomatopeya]. Baterakuan egitten dana. Gu harekin juaten ga eta txirrixt! txirrixt sartzen gaittu iñor sartu orduko, ddast!; beira atetik, baiña alto! bestiei eta gu barrura..