Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
seiñale (siñale, señale) [seinale]. iz. (TE). Señal, signo, muestra; marca; garantia. Bekokixan daroia siñalia ez dabena iñoiz eiñ ezer Jaungoikuan guriagaittik. / Eta siñaletzat zutik jarri doten harri hau izango da Jaungoikuan Etxia; eta Zuri, emon deirazuzen gauza guztietatik, hamarretik batekua opa izango detsut (Gen. 28. 22). / (TE) / Aharrausiñ eittia, loguria edo gosian senaille.. / Ba interesatzen dan senaillia! zurekin interesau ero nerekin interesau!... Horrek badazpadakuok oingotxiak dia, oingotxiak!. / Baiña zer siñale tratu honen egigarri bixon artian? (Ibilt 460). Ik. seña.
seirehun [seiehun]. zenbtz. (OEH). Seiscientos. Oiñ dala seirehun urte inguru. (Ibilt 454).
sekretu. iz. (OEH). Secreto. Askatu zanetik [...] lotutzen eban sekretutik. (Ibilt 483). / --Gautxorixa, lagaik atia zabalik, esneduna be oiñezkero laster izango dok eta. --Hor ba nere sekretuok. (Zirik 25).
sekula (sekulan). adlag. (TE). Nunca, jamás, ni una vez (negat); alguna vez (no-negat). Iñoiz (ez), egundo (ez). Ez dira sekula ahaztuko orduan izan ziran jaixak. / Sekulan (ez dabe) amaittuko harek obria. / Hi be sekula ez haut ikusten Eibarren. (Zirik 127). Ik. egundo, iñoiz.  Bere sinonimuak baiño gehixago erabiltzen da.
sekula be (ez). adlag. (TE). Nunca, jamás. -Izan zara iñoiz hamen? -Sekula bez. / Sekula ere ezta sartuko plaentxiatarrik zeruan... (In Zirik 95).
sekula holakorik / halakorik. esap. (UD). Nunca cosa semejante. Ha zan izatekua! sekula halakorik! / --Horixe dok pa perretxikuak probatzen dittuana. --Sekula holakorik! (Zirik 62).
sekula santuan [sekula santan]. adlag. Por fín, en una santa hora; nunca jamás (en negativas). Halakoren baten; sekula bez (ezezko esaldixetan). Goiz aldera, sekula santuan, etxeratu ziran errondalarixok. / Sekula santuan ez dau amaittuko.
© Jaione Isazelaia
sekula-bedar [sekula-belar]. iz. (TE). Trébol (Trifolium pratense). Sekula-bedarra erain dogu bestetan baiño gehixago. / Sekula-bedar sailla, etxe buruan. Ik. hirusta, frantses-bedar.
sekulako.
1 . sekulako. izlag. (TE). Semejante, menudo,-a; grande, enorme; excelente, estupendo,-a. Apartekua: txarra edo ona indartzeko erabiltzen da. Sekulako txotxolua (txarra) eginda dago. / Sekulako partidua (ona) jokatu eban. Sekulako txaplatia dago behintzat bedori! / Sekulakua dago aberastu dan ezkero! / Sekulako ajiakin. (Zirik 93). / Sekulako ongarri izango jakola gaitz haren aurka. (Ibilt 472). Ik. egundoko.  Bakarrik edo graduatzaille moduan erabili leike.
2 . sekulako. adlag. (TE). Para siempre, hasta siempre. Urten etxetik, eta juan da sekulako. Ik. betiko, egundoko.
sekularixuan. adlag. (TE). En mucho tiempo. Denbora tarte luzian. / "En una eternidad" (TE, 653). Sekularixuan ez da etorriko, haregaz barriketan jarri bada.
seme.
1 . seme. iz. (TE). Hijo. Zure semiak badittu aittan urak. / Hori be aittan semia.
2 . seme. iz. (NA). Natural de. Herri batekua. Gaur, Eibarren, kaleko semiak dauaz herri-kirolian ondo eitten dabenak.
seme-alabak. iz. (NA). Hijos, descendencia.
seme-bakar. iz. (TE). Hijo único. Seme-bakarra izatiakin, alperrik galdu eben gaizki hazitta.
seme-begittako. iz. (TE). Hijo preferido. Rakelek euki eban bigarren umia, Benjamin, seme-begittakua eban aittak .
seme-galdu. iz. (TE). Hijo pródigo. Seme-galdua etxeratu zanian berriz, nahiz hutsik eta bere partia hondatuta, festak izan ziran gurasuenian.
semetasun. iz. (TE). Calidad de hijo. Semetasuna emon detsa legez, aittatzakuak.
semetzako. iz. (TE). Hijo adoptivo, hijo putativo. "El tenido por hijo" (TE, 654). Semetzakua izan arren, euren odoleko bati beste negar ein zetsen.
sen. iz. (JSM). Juicio, cordura, razón.
senean. adlag. (JSM). Juiciosamente, en su sano juicio.
senera etorri. esap. (NA). Volver en sí, volver a sus cabales. (Bere) onera etorri. Senera etorrena hasi zan berbak soltatzen. (Zirik 75). / Etorriko da [erlojua] bere senera. Atzeratutakuak partzen dihardu-eta. (Zirik 67). Ik. seneratu.
senetik atara / urten (senetik etara). esap. (JSM). Desquiciar(se), fuera de sí; sacar de quicio. Bere onetik urten, atara. Agiraka aldi bat ein ondoren, bere senetik urtenda, zer agintzen eban be ez ekixala. (Zirik 69).
seña. iz. (OEH). Señal convencional, seña. Gelditzeko señia ein zetsan. (Zirik 32). Ik. seiñale.
senar. iz. (TE). Esposo, marido, cónyuge. Emaztia ez da bere gorputzan jabe, senarra baiño; ezta senarra be berian jabe, emaztia baiño.(1. Kor. 7, 4). Ik. emazte, andra, gizon.  Eibarren gizon erabiltzen da.
senar-emazte. iz. (TE). Marido y mujer, esposos, cónyuges. Munduko gorabehera guztietan, ondo konpondu diran senar-emaztiak. Ik. andra-gizon.  Eibarren andra-gizon esaten da.
senargei [senargai]. iz. (TE). Novio, prometido. Senargei majua agertu jako neskazaharrari. Ik. nobixo, aiskide, lagun, maitte, gizongei.  Ez da Eibarko berba arrunta.
sendabedar. iz. (ETNO). Hierba medicinal. Ik. ajura.  Eibarren ez da sendatu esaten (osatu esaten dogu), baiña bai sendabedar.
sendagille [sendagile]. iz. (TE). Médico,-a doctor,-a; curandero,-a. Elgoibarko Arnobatekua, sendagille aittua, hala be hazur autuetan. Ik. mediku, osagille.
sendatu, sendatze ( sendatutze). da/du ad. (TE). Curar(se), sanar, poner remedio. "Sendatu" beziñ ondo edo hobeto esaten da Eibarren "osatu". / Ez zetsan urten merkia sendatutziak. Ik. osatu.  Eibarren osatu esaten da.
senderuela. iz. (ETNO). Senderuela (Marasmius oreades). Ik. zapo-perretxiko.  Harritzekua bada be, ugarixa eta jangarrixa dalako, eziñ izan dogu perretxiko honen euskerazko beste izenik jaso.
sendo.
1 . sendo. izond. (TE). Recio,-a, fuerte, corpulento,-a; grueso,-a. Lodixa eta gorputz haundikua dalako, indartsua, errimia. Zuen aitta gizon sendua zan. / Pago-gerri senduak ziran Arraten. / Ointxe be gizon sendua da ha urtiak euki arren. Ik. erreme, lodi, gogor.  Çendo: "Gaztel. grueso" (...) "Desde primero día de mayo fasta Sant Miguel de setienbre, nin fagan adobo ninguno de cal nin descarnen con cal, eçepto los cueros çendos sin cal" (EOYE, Eibarko San Andres Konzejuko Ordenantza Zaharra, 1501, 473. or. (JEL)).
2 . sendo. adlag. (TE). Mucho, en abundancia; recio, con firmeza. Jan gitxi eta biharra sendo, argaltzeko biderik onena. Ik. asko, erreme, gogor.
sendoko. iz. (TE). Gordo,-a, grueso,-a. "Se dice sustantivándolo de un gordo" (TE, 654). Zeiñek bete guregaz zan sendoko?
sendokote. izond. (TE). Muy fuerte, robusto,-a, fornido,-a; gordo,-a, grueso,-a . Sendua eta normalian lodi samarra. Haundikote, lorikote, sendokote, zabalkote...