Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
narrastasun. iz. (TE). Abandono, dejadez, desaliño, falta de limpieza; descuido, decadencia, miseria. Alde honetako narrastasuna, lanik ezana. / Andra gaztian narrastasuna, ardura bakua izatiana.
narrastu, narraste ( narrastutze). da/du ad. (TE). Avejentarse, decaer; descuidar(se), desaliñar(se). Narras bihurtu, zahartzaruan edo gaixotasunan eragiñez gehixenetan. Juan daneko urte betian, asko narrastu da zuen aitta. / Urtiegaz, narrastia gauza segurua. / Gaztetako jaikittasunan ondoren dator zahartzara narrastutzia. / Urtiak gaiñian, eta gripiak zihero narrastu nau.
Narru [Kutunegietabarrenengoa (Narru)]. b. iz. (TE). Narru (caserío). Eibarkua, Arrate ballekua. Narrunekuak, hamaika ari jokolari hazi eben.
narru [larru].
1 . narru (larru) [larru]. iz. (TE). Piel, cuero, pellejo. Satorran narrua, fiñetarikua da. / Oiñetakuak eitteko narrua. / Larrutik atara biharko detsasu zorra. / Narrua salbatzeko. (Ibilt 461).  Narru da Eibarren erabiltzen dan formia; TEk be larru-ri sarreria emon arren, konpuesto eta deribau guztiak narru-kin dakaz (TE, 569-570).
2 . narru [larru]. iz. (TE). Cara dura, cinismo; osadía; insolencia. Esangura figuradua dauka. Harek lotsabagiak eukan arpegixa eta narrua!
narru eta hazurretan geldittu [larru eta hezurretan geldittu]. esap. (TE). Quedarse en los huesos, quedarse esquelético. Narru eta hazurretan geldittu da gizajua, hiru hillabeteko gaixuakin.
narru gogor. iz. (IL). Cara dura, sinvergonzonería; atrevimiento. Hik daukak narru gogorra hik!, zela esan heike hori?!.
narru-aterpe [larru-aterpe]. iz. (TE). Chabola; tienda de campaña. Eta Ada erdittu zan Jabelez, zeiñ izan zan narru-aterpietan bizi eta aberzain diranen aitta (Gen. 4. 20).
narrua jo.
1 . narrua jo [larrua jo]. esap. (TE). Tocar el tambor, batir el tambor. Tanborra jo. Kalerik kale narrua joten, alkate jaunan pregoia irakorteko. / Erregiñari gaur narrua birrittan jo detsat; lehenengo aurretik eta gero atzetik.  EEE-ko ejenplua "erreginaren harrera ekitaldi batean parte hartu zuen atabalari batek esandakoa" (EEE, 45) ei da.  / "Tiene una acepción escabrosa que ha acanallado al verbo (TE, 570).
2 . narrua jo [larrua jo]. dio/du ad. (TE). Follar, joder, echar un polvo. Bide baztarrian narrua joten harrapau dittu aguazillak. Ik. jo, txakilletan egin / ibili, txolan egin.
narrua kendu [larrua kendu]. esap. (TE). Despellejar, desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik laga. Kontuak eitterakuan hillan azkenian, narrua kendu detse gizajuari. Ik. narrugorrittu, xemeiko barik, narrutu.
narrugorriko. izlag. (OEH). Desnudo,-a. Ez dala egi biziko, Jaunan Ebanjelixua,  letra huts narrugorriko, berbeta azaletikua. (Ibilt 279). Ik. billutzik, narrugorrixan, narrutsik, gorririk, narrugorririk.
narrugorririk. adlag. (NA). Desnudo,-a; en cueros. Ik. billutzik, narrugorrixan, narrutsik, gorririk.
narrugorrittu, narrugorritze (narrugorritutze) [larrugorritu].
1 . narrugorrittu, narrugorritze ( narrugorrittutze) [larrugorrittu]. da/du ad. (TE). Desnudar(se). Narrugorrixan jarri, billuztu. Igarirako, Ariatzan narrugorrittutzen giñan eskolako mutikuak. Ik. billuztu.
2 . narrugorrittu, narrugorritze [larrugorrittu]. du ad. (TE). Desnudar, desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik, bape barik laga. Katillunian, kartetan, drogoso biren artian narrugorrittu eben. Ik. narrua kendu, xemeiko barik, narrutu.
narrugorrixan [larrugorrian]. adlag. (TE). Desnudo,-a; en cueros. Narrugorrixan jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera . Ik. billutzik, narrutsik, gorririk, narrugorririk.
narrutik [larrutik]. adlag. (TE). A costa de la piel; muy caro (costar/pagar). Neke haundixak pasauta (kosta / ordaindu). Narrutik atarako detsaraz zor destazenok.
narrutsik [larrutsik]. adlag. (TE). Desnudo,-a; en cueros. Auzixetan zebizen famelixa bixak, irabaztaillia eta galtzaillia, narrutsik geldittu ziran. Ik. billutzik, narrugorrixan, gorririk, narrugorririk.
narrutu, narrutze [larrutu].
1 . narrutu, narrutze. du ad. (NA). Despellejar, quitar la piel . Hildako animalixei narrua kentzia: konejuei, bildotsei... Eta bildotsa zeiñek narrutu bihar dau?.
2 . narrutu, narrutze. du ad. (JME). Desplumar, dejar sin blanca. Xemeiko barik laga. Argixa zan jokuan, baiña majo narrutu dabe oinguan. Ik. narrua kendu, narrugorrittu, xemeiko barik.
nasai.
1 . nasai. adlag. (TE). Holgado,-a; holgadamente; tranquilo,-a,;tranquilamente. Nasai agertzen zan eukazen aberastasunekin. / Egon hari nasai. (Zirik 71). Ik. zabal.
2 . nasai. adlag. (TE). Suelto,-a; flojo,-a; con holgura. Nasai dator ziri hau.
3 . nasai. izond. (TE). Tranquilo,-a; sosegado,-a; reposado,-a. Esangura figuradua dauka. Ez dot ikusi gizon nasaixagorik ha baiño. Ik. bakerako, baketsu, mantso, trankil, tenplau.
4 . nasai. izond. (TE). Ancho,-a, holgado,-a; suelto,-a; flojo,-a; desahogado,-a. Oiñ eregi daben bidia nasaixa da.
nasai asko. adlag. (OEH). Tranquilamente, holgadamente. Bestiak nasai asko esan ei zetsan. (Zirik 46).
nasaigarri. izond. (TE). Tranquilizador,-a, tranquilizante, relajante. Gaur han erabagi dana, munduantzat nasaigarrixa.
nasaittasun [nasaitasun]. iz. (TE). Tranquilidad, calma, sosiego; alivio; desahogo; paz. Orduan ahalegindutako alkartasunak ekarri dabe mundura nasaittasun apur bat bihargiñendako. Ik. kontentuz, poz.
nasaittu, nasaitze [lasaitu].
1 . nasaittu, nasaitze (nasaittutze) [nasaitu]. da/du ad. (TE). Tranquilizar(se), aliviar(se), calmar(se), relajar(se). Larrittasuna, kezkia, estuasuna gitxittu. Gerria amaittu zanian, nahiz galdu, nasaittu giñan. / Ameriketara heldu giñanian, ha zan nasaitzia! / Berba honegaz Dukia nasaittu zan biziko onduen. (Ibilt 483). / Gure Pernando urtebeterako nasaittuko ahal zan. (Zirik 50). Anton. estutu.
2 . nasaittu, nasaitze (nasaittutze) [nasaitu]. da/du ad. (TE). Ensanchar; soltar(se), aflojar(se), distender(se). Estutasuna gitxittu; zabaldu. Bihar eban zubi harek apur bat nasaittutzia. / Oingo aldi guztian kaliak nasaitzen dihardue. Anton. estutu.
3 . nasaittu, nasaitze [nasaitu]. da/du ad. (ETNO). Hinchar(se). Egurrak bere bolumena, buelua, haztia. Ohol sikua umedadiak hartzen bajok nasaittu egitten dok. Ik. eregi, harrotu, hazi, kipula.
Natibittate (Natibitxate) [Natibitate]. iz. (TE). Natividad. Abenduaren 25a. / "Fiesta de la Natividad" (TE, 572). Natibitxate biharamonian jaixo zan gure txikiña.
naturaleza. iz. (TE). Naturaleza. Berezko dana eta honen zergaittixa da Naturalezia esaten doguna.
nausi [nagusi].
1 . nausi [nagusi]. iz. (TE). Jefe,-a, patrón,-a; superior,-a. Etxe, erakunde, talde, lantegi edo taillar bateko burua edo jabia; lehentasuna dabena, agintzen dabena, agintarixa. Gure lanteiko nausixa, gizon ona da. / "Pelotia" eitte alde, bere lagun bati esan zetsan eruateko ha aingiria fabrikako nausixari. (Zirik 101). / [Etxekoandra bat] nausi eskubide guztiak zittuana bere etxian. (Ibilt 465).
2 . nausi [nagusi]. izond. (OEH). Principal, mayor, general, superior, -a. Estuasunian, deittu bihar izan zetsan [...] Nafarruako erregiñan botikarixo nausi lehelenari. (Ibilt 473).
3 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayor, de más edad; primogénito,-a. Adiñez lehelengua dana; zaharrena. Hau da famelixako nausixa, baserrixan geldittuko dana. / Handik lasterrera, basarriko seme nausixa jetxi zan botikara atia bizkarrian zeroiala. (Zirik 81). Ik. nausin.
4 . nausi [nagusi]. izond. (NA). Mayor, anciano,-a, viejo,-a. Adin haundikua, zaharra. Gaztia danian ba "txintxua" esaten da; eta gero persona nausi batgaittik berba eitten danian ba "ha zintzua zan" ero...
5 . nausi. izond. (JME). Mayor de edad. Adiñez heldua. Nausixak bakarrik pagatzen dabe, umiak ez. / Pelikula hori nausixendako da.
6 . nausi [nagusi]. izond. (TE). Mayúscula. (letra)larrixa, maiúskulia. Hasierako 'peia', nausixa eta apainduz beteta eiñ eban.  Gitxi erabiltzen da; pe letrian sarreran darabil TEk izenondo hau, baiña ez detsa sarrerarik egin.
nausi izan / jarri [nagusi izan / jarri]. da/du ad.-esap. (OEH). Ser el/la que manda, ser el/la mejor, poner(se) por encima. Foballian Bartzelona eta pelotan Irujo dira nausi. / Ikusi diat jarri haizala, bertso lanean nagusi. (In Zirik 96).
nausin (nausixen) [nagusien]. izond. (TE). El mayor, la mayor; primogénito,-a. Adiñez zaharrena. Zu nausiña izanda, bestieri gaizki erakusten diharduzu. / Jauregixan [...] bere seme nausiña bere ondoren jaun izteko bide onian. (Ibilt 490). Ik. nausi.  Mugatuan: náusiña (náusixena).
nausintasun (nagusintasun) [nagusientasun]. iz. (TE). Primogenitura. Esauk saldu zetsan Jakoberi bere nausintasuna, jatordu bateko kontentu argalan ordez.