Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
klausk. onomat. (AS). Mordisco.
kli-kla (klik-klak, kli-klo, klik-klok). onomat. (ETNO). A punto de soltarse; flojo. Hagiña kili-kolo mobitzen danian. Bueno! hagiñak klik-klak! kli-klak! holanik okelia jaten neuan, eta piskat gogorra zan ba eta... / Umiak kli-kla darabill hagiña. Laster jausiko jako, kili-kolo dago-eta.
klik-klik. onomat. (IL). Ruido de la tijera. Ulia ebatiana. Ebagixok ulia granujioni, klik-klik, bildur barik.
klin-klan. onomat. (ETNO). Ruido de ventanas, onomatopeya. Bentana zaratak. Oiñ atia zabalik laga dau! Eta bentania be zabalik laga dau!: bentatia jo-ta "klin-klan, klin-klan, klin-klan-klin-klan-klin-klan-klin-klan...".
klin-klon. onomat. (ETNO). Croar de sapos; ¡croac!. Ik. korroka.
klink egin. du ad.-esap. (OEH). Echar un trago. Basotxoren bat gehixago klink eginda. (Zirik 68).
klokada. iz. (JME).  Oillolokian hotsa. Baitta, isurkin batek botillatik urtetzerakuan ataratzen dabena. Plaentxiar bat tabernan, botillatik basora "klo, klo, klo,..." bota ahala ziharduala, eitten detsa botilliari: -Klo, klok!, eitten dok, klo, klok! Neuk kendukostat hiri klokadok.
kobrau, kobratze [kobratu]. du ad. (OEH). Cobrar. Jornala kobrau. (Zirik 11).
kobregaldara (kobrezko galdara). iz. (ETNO). Caldero de cobre. Basarri bakotxian kobregaldara bana. Bai horixe! Odolostiak eitteko, eta....
kofradixa [kofradia]. iz. (TE). Cofradía. Kofradixakua danak jasoko dau kandelia.
kofradixa egun. iz. (ETNO). Día de la Cofradía. Arrate egunan osteko domekan izaten da.
koillara [koilara]. iz. (TE). Cuchara. Babiandako, egurrezko koillaria hobia dala esaten dabe.
koillarakada (koillarakara) [koilarakada]. zenbtz. (TE). Cucharada. Goizian, baraurik, koillarakadia erremedixo honetatik.
koiñata [koinata]. iz. (TE). Cuñada. Koiñatia ezkondu jako kanpora.
koiñatu [koinatu]. iz. (TE). Cuñado. Urte asko da koiñatua Ameriketara juan zala.
koipatsu [koipetsu]. izond. (TE). Mantecoso,-a; sabroso,-a. Porrusalda koipatsua hartu dot eta biztu naiz, biziko onduen.
koipatu, koipatze (koipatutze) [koipetu]. du ad. (TE). Engrasar, sustanciar, dar sustancia. Odolostia sartixosu lapikuari, babak koipatu deixazen. / Lapikuak ona izateko bihar dau koipatutzia ezarri askokin. / Porruak koipatzia gura badozu, ezarri txarrikixa.
koipe. iz. (TE). Manteca, grasa. Animalixen gantzez egindako materixala.  Koipia olixuan ordez, pellak prijitzeko. / Ekarrirak koipia, honek tubuok lotzeko harixan emon deixueran. Ik. gantz.  Txarrixana izaten da normalian. Jateko prestatzen erabiltzen da, baiña biharreko zeregiñetan be bai (harixa errezago hartzen lagunten dau).
koipe-gaza. izond. (JSM). Cursi, delicado,-a. Eurixa danian etxetik urten be ez dau eitten koipe-gaza horrek, prakak zipriztinduko ete dittuen bildurrez. Ik. koipe-gazazko.
koipe-gazazko. izlag. (JSM). Cursi, delicado,-a. Ik. koipe-gaza.
koipe-lustre. iz. (JSM). Pringue. Berrogei lagunentzako arrautzak prijitzen jardun dau, eta dana da koipe-lustria sukalde jiran..
koipetu, koipetze ( koipetutze). du ad. (TE). Convertir en grasa, hacer manteca, derretir tocino en manteca. Urdaixa koipetu, eta koipe harekin berakatz-zopak. / Gizen guztiak koipetutzia ein bihar dogu. / Gizenak koipetzia ein bihar dogu gaur arrasaldian.
koipezto. izond. (JSM). Pringoso,-a. Koipetsua. Karameluak oso koipeztuak izaten dira ahotik atarata atzamarretan ibili ezkero.
koipeztu, koipezte [koipeztatu]. du ad. (ETNO). Engrasar. Zeozer koipez egittia, esate baterako makiña bat. Ondo koipeztu bako makiñak, takian-potian negarra. / Ondo koipeztuta lagatzen danian burdiñia, nekez ugartzen dok.