Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
1 . bota, botatze.
1 . bota, botatze. du ad. (TE). Echar; lanzar, arrojar; desechar, tirar; expulsar, despedir. Andra-gizonak bota zittuan etxetik, jan-txakur bi ziralako. / Zortzi egun baiño lehen bota bihar izan zittuan abarketok. / Botatzia baiño hobe dozu pobre bati emotia. / Beste satelite bat bota ei juek oin be. (Zirik 23).
2 . bota, botatze. du ad. (OEH). Echar, decir, proferir, lanzar . Hitzetik hortzera, laster bota zetsan erantzun azkarra. (Zirik 59).
3 . bota, botatze. du ad. (ETNO). Crecer setas. Perretxikuak "hazi" edo "urten" baiño gehixago "bota" egitten dittu mendixak. Osteitta-Buztingorri aldiak gehixago botatzen jok Urko aldiak baiño; beti egon dok perretxiko gehixago Elgeta alderutz. / Sanjuanak aurretik be bai, ezta? Baiña úrritxa San Pedruetatik aurrera botatzen dau gehixago. Ordura arte banakia bakarrik.
bota kontra. Apostar contra. "En los juegos de competencia, reto con que se emplaza al contrario" (TE, 274). Bota kontra nahi beste diru! / Bota kontra onena nahi badozu. Ik. kontra.
bota-ahalian jardun. esap. (ETNO). Jarrear, llover a cántaros. Euri asko egin. Bota-ahalian jiharduk, eta atzo be garratz egin juan. Ik. truxalak egin, ufal, zaparrada, euritte, eurizar, garratz bota / egin / jardun, goixan-behian jardun, truxal, truxu, zaldizkuak.