Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Ezezaguna
kuletro [kuleto]. iz. (TE). Oronja (Amanita caesarea). Perretxiko izena da. Ez da jaso bihar kuletru faltsua zintzuan ordez, hiltzekua da ba ha jatera ezkerik. / Hor Gipuzkua aldian "gorringo" esaten jetsek, baiña guk "kuletrua" beti. Oiñ ikusi be ez dok egitten, baiña umetan Ardantzan bertan hartzen genduan. Gozua dok! Gozuen artian gozuena!. / Kuletrua gitxi dagok! Joe...! Hortxe, beste basarri bat dagok hortxe, ta hantxe zelaixak, etxian aurrian ta Eskola Armerixako maixu bat da soziedadekua ta haretxek dakaz erakutsitta , "Hortxe urtetzen juek", ta basarrittarrari aittatu bez, bestela akabo! Jo...! Aittatu bez! Ber-bertan, bere terrenua holaxe ta eurak igarri ez! Txartzat! Txartzat! Ezautu ez!. / Negrillia gitxiago dago. Ta kuletrua ez detsut esaten! Kuletrua? Permisua eskatu bihar jako hartzeko. / Jentiak urdiñak, urritxak, kuletruak [...] kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
© Ezezaguna
kuletro faltso. iz. (ETNO). Matamoscas (Amanita muscaria). Perretxiko izena da. Kontuz ibili bihar da honekin, batzuetan "kuletruan" trazia dakalako, eta "kuletrua" ona dan moduan, hau txarra. Ik. kuletro.