Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
burdiña [burdina]. iz. (TE). Hierro (Fe). Metal hutsa, grisa, harikorra, xaflakorra eta gogorra da. Burdiña industrialian beste elementu batzuekin aleauta dago (ETNO). Burdiñia, Bizkaiko mendixetan ugari izan da. / Burdiña gorixa hartzen eban eskuan, Ferran mailluarixak. / Sutako burniagaz jo eban buruan. / Burdiñako biharrak Eibarren hamaika laguni emon detse bizimodua. Bai, izan be, berak dakar gure ondasuna. / Mendi-ibilli bat egiñ ondoren, etxeruzkuan, berihalaxe hartzen dogu burdiña usaiña Eibarrera hurreratzian; begi-itsuan be igarriko genduke nora goiazen. / Galtzairua eta burdiñia, lanerako, ez dittuk bardiñak.  Gehixenak, zuzen, amaieran berezko -a dabela darabixe; gaur egunian burdin ("-a" bakua) be entzuten da, gaztien artian.
burdin barra. iz. (ETNO). Barra de hierro (producto acabado). Totxua landuz ijeliak ataratzen daben produktua. Aurrerako bihar edo lanak geratzen dira ijeliantzat, zeiñi dagokixon burdiñia ijeztia edo irutia, burdin-barra izatera ekarri artian.
burdin hari. iz. (ETNO). Alambre. Burdiñazko hari malgua, trefilaziñoz ataratzen dana.
burdin oratzar. iz. (ETNO). Masa de hierro candente; goa. Burdiñolako sutegixan egitten dan burdiña hutsa batuz sortzen dan burdiñ-ore gorixa, agoia be deitzen jakona. Ijeliak bere uragiaz darabil gabixa (...), urtzailliari irakasten deutsa zer egiñ, noiz aurreratu, (...) eta noiz albotu burdiñ-oratzar edo agoia. Ik. agoi, zamarra.
burdin ziri. iz. (ETNO). Cuña de hierro. Mailluakin jota egurrak bringatzeko eta jausi eragitteko erabiltzen diran burdiñazko zirixak. Hau tronguau bringatzeko ekarrirak burdin-zirixa.
burdiña-salda. iz. (ETNO). Hierro fundido, caldo. Burdiña urtua. Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako.
burdiña-txatar [burdin txatar]. iz. (TE). Chatarra de hierro. Gerra ondorian, burdiña-txatarrakin aberastu dira bat baiño gehixago.
burdiñia landu. du ad. (ETNO). Forjar, fraguar. Burdiñia mailluaz landu. Txomiñ errementarixak dotore lantzen eban burdiñia. Ik. egurra landu.
galda-burdiña. iz. (ETNO). Hierro fundido. Burdiña eta karbonoz (%2,1etik gora) eratutako aleaziñua, zuzenian egoera likidotik moldiatzen dana. Taillarretako berbia da. Ik. iraz-burdiña.  HB: burdinurtu.
iraz-burdiña. iz. (ETNO). Hierro colado. Burdiña eta karbonoz (%2,1etik gora) eratutako aleaziñua, zuzenian egoera likidotik moldiatzen dana. Ik. galda-burdiña.