Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
atal.
1 . atal. iz. (TE). Parte, sección, pedazo, trozo; gajo, diente. Zatixak egin leikezen fruta eta berduretan erabiltzen da, naranjia, limoia, berakatza... (ETNO). / "Una de las partes cuando una cosa se compone de partes" (TE, 185). Sagar atal bat emoirazu, maittiorrek. / Bere bihar-lekua, hiru ataletan zatittu eban. / Gaurko etxiak, hamar edo hogei ataletan, beste hainbeste famelixa bizi-leku dabela, erlatokixak balitzaz letz. / Berakatza ataletik hartzen da, ez hazittik. / Ugezaba zeken eta zittalak beretik ataltxo bat be ez laeukek emongo. / Txirritak orduan ataratako bertsuak gaur be oindio agoz-ago erabiltzen dira Plaentxian. Hara bere atal batzuek: [...]. (Zirik 60). Ik. zati.
2 . atal. iz. (JSM). Borrachera, merluza, cogorza. Mozkorra. Musikia joten diharduen artian izaten dittuen deskantsuetan zaliak dira txurrutari emoten, ta iñoiz, azken ordurako "atal" (mozkorra esateko) makalak harrapatzen dittuez. (Zirik 20).
3 . atal. iz. (ETNO). Asidero de la goa. Burdiñazko barria, sutegixan gorittu eta gabipian agoiari ezartzen jakona, helduleku edo kertentzat.  Agoia ataratzen dabe sutegittik (...) gabipera daroie eta han ezartze deutse atala orakarri (helduleku) eta kirtentzat. Ik. agoikerten.