Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
dendal (endal). iz. (ETNO). Extremo ferrado del mazo. Gabixan alde motzian doian burdiñazko piezia, nun mazukarixak joten daben (gabixa altzatuz) dendal-harrixan tope egiñ arte. Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak dendalian jo eta gabigunan atze-aldia jetxi egitten da dendalarrixan tope egiñ arte, eta maillua jaso.
dendal-harri (endal-arrie). iz. (ETNO). Tope del dendal. "Dendal-harrixa" deitzen jakon arren, burdiñazko dendalan topia, nun gabixak, erreakziñoz, errebotatzen daben... Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak dendala lagatzen dabenian, maillua indartsu jeixten da bere pisuak eta dendal-harrixan jotian erreakziñuan indarrak eraginda.