Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
mira. iz. (OEH). Admiración. Ni banintza bedorren begirakuna bat merezi dorana, mira haundixaguakin ikusiko zenduke, ni bezelako gizakume apalak, ziur bai norbait ospatzen dabela. (Ibilt 476).
mira egin. du/zaio ad. (TE). Admirar, maravillar, extrañar. Ez jata mira eitten zuk horretara iriztia. / Fray Gerundiok ordubeteko sermoia botatzia ez da mira eittekua. / Mira eittekua dala nola zu haiñ zaldun jatorra izanda ez dozun agiri Maitterik. (Ibilt 481). Ik. mira iritxi.
mira iritxi (mira eritxi) [mira iritzi]. dio ad. (TE). Admirarse, extrañarse. Gure ama, bere begi argixegaz, danari mira eritxitta bizi zan. / Ezeixozu mira eritxi esaten detsuanari. Ik. mira egin.
mira izan. du ad. (OEH). Extrañar. Ez dot nik mira atzerriko jendiak besteko jauneri gerria eittia, etxian eskerrik gehixen zor detsenak azpi-janian dittuenian. (Ibilt 478s).