Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
loka.
1 . loka. iz. (TE). Desajuste, holgura. Nibelian ondo jarri barik daguan gauzian kili-kolua; pieza biren arteko ahokatzian nasaiera larregixa. Mahai honek lokia dauka hamentxe. / Ardatzan eta kojinetian artian lokia dagok-eta, zelan ibilliko dok ba makiñia ondo!.
2 . loka. adlag. (ETNO). Suelto,-a, en punto muerto. Mekanismo batian, eragingaillu batek, bueltaka badabil be, eragin biharreko piezeri eragitten ez detsen egoeria (ETNO). Ik. lokara.  Normalian lokan / lokara ipini, laga, jarri esaten da.
3 . loka. izond. (EEE). Inestable, poco firme; variable, cambiante. Ur azala baiño lokiagua da.
lokan ipini (lokan laga, lokan jarri). du ad. (ETNO). Poner en punto muerto; poner suelto,-a. Makiña edo mekanismo bat loka egoeran ipini edo jarri (ETNO). Baiña, makiñia garbitzen lokan ipini barik habil barren! Makiñia garbitzen hasterakuan, lehelengo lokan ipini bihar dok, miñen bat hartu ez deixan. Ikasik ni bizi naizen artian. / Garbitzen hasi aurretik lagaik makiñia lokan. Ik. lokatu, lokara jarri.