Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
heldu, heltze (heldutze).
1 . heldu, heltze ( heldutze). da ad. (TE). Madurar. Heldu dira garixak eta urria dirudixe. / Urrin dago ondiokan garixak heldutzia. / Kosta jakue heltzia gure baratzako naranjeri. / Sagar hori heltzeka dago. / Heldutzeka, etortzeka, aindutzeka...
2 . heldu, heltze ( heldutze). da ad. (TE). Llegar, arribar. Halakoren baten heldu zara etxera! / Zuek baiño lehen heldutzia gura neban, baiña eziñ izan dot. / Hiru urteko bidia haraiñok heltzeko.
3 . heldu, heltze ( heldutze). dio ad. (TE). Agarrar, sujetar, coger. Heldixozu lepotik eta lurrari mun eraixozu! / Nahixago neban subiari heldutzia, hari eskua emotia baiño. / Esku batakin heltzia, bestiagaz jotia. Ik. oratu.