Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
2 . bedinkatu.
1 . bedinkatu (bedeinkatu) [bedeinkatu]. izond. (TE). Bendecido,-a; bendito,-a. Ur berinkatuakin garbittu eban ataixa, sorgiñak urrintzeko. / Bedinkatua zure sabeleko frutua. / Jaun bedinkatua! Zer egin dozu emon detsuten diruagaz? / Jaungoiko bedinkatua! Ha zan ikustekua! / Bere emaztia zeguan diabruak hartuta, ez kurutzak eta ez ur bedinkatuak baketzen ebela. (Ibilt 465). / Kant. Genikako arbola da bedinkatua... Anton. madarikatu. Ik. bedinkatutako.
2 . bedinkatu (bedeinkatu) [bedeinkatu]. izond. (NA). Gran, espléndido, fenomenal. Goi maillia aitzen emoteko erabiltzen da. Lehenao esaten zan hamen "lapur bedinkatuak dia horrek", lapur haundixa zanian ero; neskan bat, politta, eta "bedinkatua!". Zera, hola gauza zera danian, "ño!, berinkatua!".
3 . bedinkatu (berinkatu) [bedeinkatu]. izond. (JME). Dichoso,-a (peyor). Dontsua (zentzu peioratibuan). Ai, ai-ai, asto berinkatua, sinistu eitten dok gaiñera; zelan biziko dittuk ba iretargixan gizonak? (Zirik 109).