Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txirikil (txirikilla). iz. (TE). Calderón, toña, tala [juego de niños]; palo menor, cambocho. "Palo menor en el juego rústico de los palos" (TE, 695). Asko ardura eban gauzia, txirikilletan, txirikilla urriñ ataratzia. / Makilla bat izeten zan holako tamaiñokua ta txirikilla txikixa; txirikillia txiki-txikixa ta punta zorrotza. Makillia hartu eskuan eta txirikillia, lurrian daguan txirikillia puntan jo, ta harek salto eitten eban. Ta gora igotzen airian zoiala barriro makilliari jotzen jakon, ta juten zan ez dakit noraiño; "tapa!" emon ta urriñera bota. Ta gero handittik barriro. Gero ha ipintzen zan holan leku baten, porejeplo hau baiño altuaua, ezta? Punta bat alturan ipiñi ta bestia behian, ta txirikillia han azpittik pasau bihar; txirikillia hartzen zan ta "da!", bestekaldera.
txirikilletan egin (txirikillian egin). esap. (TE). Jugar al calderón. "Makilla handi batekin, alde bietan punta zorrotza duen makilatxo bat jo egiten da, ondoren airean bueltaka dagoela, makila horrekin jo eta ahal denik eta urrutien jaurtitzen da" (EEE, 146). / "Juego rústico de los palos" (TE, 695). Garizuman, baserriko jolas bat zan -dantzarik eitten ez zan partetik-, txirikilletan eittia.