Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
perretxikuak. iz. (TE). Setas (Basidiomicetos). "Nombre genérico de hongos y setas" (TE, 625); "Familia criptogámica de las setas" (TE, 625). Jateko fiña perretxikua, eta ona osasunerako. / Perretxikuak dira bi modutara: jatekuak eta zapo-perretxikuak, ez diranak jan bihar hil gura ezik. / Salbadortik Petrira jo genduan, perretxiku billa. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara. / Danak dittun perretxikuak, neska! Onguak be perretxikuak dittun, eta zuzak be bai. Daneri esaten jetsanagu "perretxikua". Eibarren beti egon don zaletasun haundixa, gaiñera! Perretxikotalarixak eta kazarixak?! Larregi beti Eibarren! Umetan be beti juaten giñonazen aittakin San Salbador ingurura, perretxikotara, ia úrdiñik ala úrritxik topatzen genduan. / Perretxiku benenosuak. (Zirik 62).  Absoluto mugagabian: perretxiko; izen generikua danez jarri da mugatu- pluralian.
perretxiko-jale. iz. / izond. (OEH). Que come setas. Mahaikada gizona batu ziran, danak perretxikujale itsuak. (Zirik 62).
perretxiko-jan. iz. (TE). Comilona a base de setas, banquete a base de setas. Makiñatxo bat perretxiko-jan eitten zan sasoi baten Txirixo-kaleko lanteixetan. / Gaur afaittan haze perretxiku jana dakadan. (Zirik 92).
perretxiko-leku. iz. (TE). Terreno de setas. "Terreno criador de setas" (TE, 625). Lehenago, perretxiko-lekuak herrittik pauso bira ziran.