Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
pa (ma). iz. (TE). Beso. Laztana. / "En lenguaje infantil, familiar y cariñoso" (TE, 538). Pa eirazu maittiorrek!. / Gaiztuorrek ez desta ein gura ma! / Matxo bat neri oiñ!. / Egin ba agur-agur amamari! eta bota paaaa!. / Ala, emon ma amamari, eta guazen etxera. Ik. patxo.
pa egin (ma egin). dio ad. (TE). Besar. Behin pa ein nentsanetik, aiskide izan giñan. / Pa eirazu maittiorrek! / Ma eixozu zure amatxori, laztanorrek!. / Ia umetxo! egin ma, egin ma zure laguntxuari!. Ik. pa emon.
pa emon (ma emon). dio ad. (TE). Besar. Ezkutu baten pa emon netsan, eta harrezkero argittan . / Ala!, emon ma amamari, eta guazen etxera. / Honek umionek beti pa emoten dihardu. / Emoidazu ma, maittia; ala! emon ma aittatxori! / Ikusi nun doian Arantxa; botaixozu ma hemendik!. Ik. pa egin.