Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
errial (erriel) [erreal]. iz. (TE). Real [moneda]; veinticinco céntimos de peseta. Pezeta larena; 25 zentimoko txanpona. -Zenbat balio dau erroberuak? -Erriala. / Erriela; zuloduna zan oingo bosdurokuan baiño haundixagua bastante. Oingo duruan tamaño ingurukua, erdixan zuluakin, erriela. / Holako alanbrezko eraztun bat. Ta berba eitten laguna ikusten bazan, "tak!", emoten [zetsazun] zuk hari. Ta astian azkenian eukenak, erriela! Erriela txanpon bat zan, txanpon bat zan. Ta zapatu atsaldien ha zeukenak, "tak!", erriela emon biher maistriai! Ez dakit ezpanetako pintturia erosteko edo zetako izengo zeban, baiña astero erriela kobratzen zeban harek!. / Beiratu deixala zulo honetatik!: Paris, [...], danak ikusten dira errial bategaittik. (Zirik 46). Ik. hirukuartoko, lamaiko, txakur haundi, txakur txiki, xemeiko.
errialbiko [erreal biko]. iz. (AS). Moneda de dos reales; cincuenta céntimos de peseta. Ik. hirukuartoko, txakur haundi, txakur txiki, xemeiko.
errialeko [errealeko]. iz. (OEH). Moneda de un real. Errial bateko txanpona. [Azkoiti aldekoren batek] --Aizu: nik errialekua pagatu det ordea, eta ez det hemen ezertxo ere ikusten. (Zirik 46).
hogei errialeko [hogei errealeko]. iz. (TE). Duro; moneda de veinte reales. Hogei errialekua galdu jako etxetik honaxe bitartian. / Hogei errialekuetan hire bururik ezin leikialako kabidu. (Zirik 61). Ik. ogerleko.