Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
liño (liñu) [liho]. iz. (TE). Lino (Linum bienne). Liñuzko ume-izara zuri ederretan hazittako ume kutuna eben. / Hori da liñua? Eta hortik urtetzen dau hainbeste harik? Sinistia be! Guk ez genduan ezautu, baiña amak kontauta bai. Ama, gaztetan, juaten zan liñu-potzura -orduan Arizmendiko askia ei zan liñu-potzua, eta San Pedron be bai baeguan beste bat- , eta gero harixa eitten eban. Txarrantxiakin, eta ezpatiakin... Txarrantxiakin, ba, kardiakin moduan, orraztu. Gurian badagoz horrek, baiña geuk ez dogu usau. Amak bai. Eta hortik landaratik harixak zelan urtetzen dau? Sinistia be!. / Liñue... hori liñuoi behin-edo behin ikusitte nago, baiña gitxi hori, gitxi. Liño-etxie Berrizen eguen. Berrizko "Karteruanetik" Ormaztegira orduko, hortxe erdixen. Liño-etxie esaten jakon. Haraxe izerak-eta eitteko liñue eruaten eban jentiek. Izerak eta eitten zittuen han, karrazkuek, puertiek. Horrek mazkalok barik puertiaguek. Ik. kirru.
liño-harri (liñarri). iz. (ETNO). Piedra sobre la que se golpea el lino. Liñua joteko erabiltzen dan harrixa.
A. Sarasua (CC-By-SA)
liño-mazo. iz. (ETNO). Mazo para ablandar el lino.
liño-potzu (liñapotzu, liñopozu, liñopozo, liñopotzo). iz. (ETNO). Pozo donde se remojaban los haces de lino. Batzuetan askak erabiltzen ziran; beste batzuetan erreketako potzu eta osiñak. Ipoin zaharretan kontatzen zanez, liñapotzuen inguruan bizi izaten ziran lamiñak.
liñua jo. esap. (ETNO). Agramar el lino. Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ.