Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
igabera (igarabera) [igaraba]. iz. (TE). Nutria (Lutra lutra). Gu gaztiak giñala hill eben Errebaleko zubipian gure errekako azkenengo igaberia. / Igaraberiak leztxe eitten eban murgillian. Ik. ur-txakur.  Hau berbiau TEk dauka batuta, eta inguruko herrixetan be batu izan da hiztegixetan (Arrasaten, Markiñan, Oñatin...), forma askotan: igaribai, igaribi... Mogelek be (Peru Abarka-n) Igarabija dakar. Gaur egunian erabiltzen dan berba bakarra ur-txakur da, bai Eibarren eta bai inguruko herrixetan (ETNO).