Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
guzur (gizur) [gezur]. iz. (TE). Mentira; embuste, falsedad; trola, bola; invento. Guzurrak badau indarra mundu honetan! / Milla gizur begitxantze zorigaiztoko hau... / Heure gizur hori dala-ta lotsari ederra eruan juat. (Zirik 28).
guzur eta abar [gezur eta abar]. esap. (OEH). Mintiendo, engañando; mentira y demás. Guzur eta abar, iñork baño hobeto eitten zetsan harek gustua bere senar itxuorri. (Ibilt 475).
guzur-anpor [gezur-anpor]. iz. (TE). Mentira; bola; trola. "Se dice en Eibar para significar una mentira grande" (TE, 417). Haren guzur-anporrak siñistuko dittuanik...
guzur-aska. iz. (ETNO). Entrada del agua a la rueda. Kunbotik tikiñoian pote edo paletara ura bideratzen daben askia. Burdiñoletako berbia da. Txinbuak ur-ahua zabaltzen dabenian, guzur-askatik zihar jausten da ura tikiñoian paletara, bira eragitteko. Tikiñoi bakotxak dau bere guzur-askia.
guzurra dirudi (gizurra dirudi) [gezurra dirudi]. esap. (OEH). Parece mentira, es asombroso. Tira, tira, gizurra jirurik, hainbeste denporan eskolan ibilli ondoren horrenbeste ez jakitzia. (Zirik 84).
guzurra esan [gezurra esan]. du ad. (TE). Mentir. Guzurrak esaten juan ziran haren urtiak.