Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
guzti. zenbtz. (TE). Todo, entero. Orokorra da. Mundu guztia dago bildur baten, hirugarren gerria ezagutuko ete dogun. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Patxiku, ondo portau hakitt gero e. Neure diru guztiok heure alde jokatu jittuat eta. (Zirik 71). / Hórrek guztiok holan izan bihar zittuan. (Zirik 12). Ik. dana.  Artikulua hartzerakuan guztixa zabaldu dan arren, guztia izan da orain arte erabili izan dana, eta, gaur egun be gehixen erabiltzen dana.
eta guzti. postp. (OEH). Incluido, junto con, y todo. Jakiñeko hondamendi hau ta guzti, bixak bizi ziran maitte eta bake onian. (Ibilt 473). / Etxian ebela neskame mardo eta itxura onekua, senarrak, gor ta guzti, begixa jota eukan. (Ibilt 470).
eta guzti be [eta guzti ere]. esap. (OEH). Aún y todo. Bere erbi-txakur ta guzti be, gure Pernando gizajuak ez eban erbi aztarranik be atara. (Zirik 117). Ik. hala eta guzti.
guztia biharreko [guztia beharreko]. esap. (TE). Mediocre, regular. "Se usa para calificar las cosas que no pasan de regular" (TE, 417). -Zerlakua aurtengo urtia? -Guztia biharrekua. Ik. dana biharreko.