Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
frutabatzaille (frutobatzaille). iz. (TE). Camachuelo (Pyrrhula pyrrhula). "Especie ornitológica del país" (TE, 377). Frutobatzaillia gure aldietan, paseko txorixa. / Hori dok txori gaiztua hori! Horrekin jai dagok! Urtero-urtero okaran barik gelditzen gaittuk. Okarana lorara datorrenian, hantxe agertzen dittuk eta "limpio" lagatzen juek!. / Frutabatzailliak udabarrixan fruta-arbolen motak edo pipittak jaten dittu. Okaranak, frixkuak, albertxiguak eta holakuak; hortittik izena. Inguruko herrixetan, ostera, "motatxorixa" esaten detse. / Joe! Honek frutabatzailliok... Basarrittarrak detsek amorro bat...! Loria jaten jok horrek, udabarrixan melokotoiak loran, eta honek, "ttuk-ttuk", dana barrura. Eta kardua be bai. Nik txakurrak dakarazen lekuan, han karduak urten, eta frutabatzailliak beti han dagozak. Ik. lorabatzaille, motabatzaille, puntabatzaille.  UZ: gailupa.