Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
eratxi, eraixte (eratxitze) [eraitsi, eraiste].
1 . eratxi, eraixte (eratxitze) [eraitsi, eraiste]. du ad. (TE). Ordeñar. Kalera aurretik, behixak eratxi biharko dittuzu. / Goixian goixago behixak eratxi bihar izaten dira, esnia bezeruetara eruateko zortzirak baiño lehen. / Ez jata gaur neri tokatzen behixa eratxitzia. Ik. jatxi.  TEk gehixenetan eratxi eskribitzen dau, baiña behiñ eratsi be badakar (TE, 321). Gure ustez Eibarko formia, ahozkua, eratxi da era-batera, eta eratsi bibliografixatik ikasittakua. Normalian zer/zein jasten dan be esaten da: behixa(k) eratxi, ardixa(k) eratxi, ahuntza(k) eratxi... / Gehixago erabiltzen da jatxi. JMEk be bardiña diño Bergararako: "Gutxi erabilia. Jatxi da arruntena" (ETNO).
2 . eratxi, eraixte ( eratxitze) [eraitsi]. du ad. (TE). Abatir, derribar ; bajar, hacer descender. Lurrera bota arbola gaiñeko frutak; jentia be eratxi egitten da burrukan lurrera bota ezkerio. Jo eta ikubilkada bategaz eratxi eban lurrera. / Mendixan zugatz tantaixan eratxitzia, zeregin gogorra. / Esr. Eratxi arte emon eta obeidu arte egon.