Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
dantza.
1 . dantza. iz. (TE). Baile; danza. Aurreskua da benetako euskal dantzia. / Euskera baztertuta Euskalerrixa dantzekin salbauta dagolakuan. (Zirik 41). Ik. dantzan egin, dantzari, dantza-soiñu, euskal-dantza, soiñu-dantza.
2 . dantza. iz. (TE). Baile (fiesta). Domeka arrasaldetan dantzia izaten da plazan. / Korruak ziran Untzagan: Korro haundixa eta Korro txikixa. Korro txikixan, eitten genduan neskak eta mutillak alkarregaz dantzan, ba, hamasei bat urtera arte edo... Gero neskak, gu baiño lehenago zelan nagusitzen ziran, hamasei urtekin, neskak orduan lagatzen eben korro txikixa eta juaten ziran korro haundira. Eta ez zan...; naturala zan! Baiña gu egon bihar izaten giñan beste pare bat urtian edo, oindiok, korro haundira juateko. Eta klaro! Untzagakuak han, ba, musikia amaitzen zan eta gero alkarregaz pasiora urtetzen genduan, eta ez genduan galtzen hori, umetako laguntasun hori. Ik. dantzan egin, dantzari, dantza-soiñu, euskal-dantza, soiñu-dantza.
© Ezezaguna
dantza-premixo. iz. (ETNO). Concurso de baile suelto.
dantza-soiñu [dantza-soinu]. iz. (TE). Música bailable; bailable. Han ez da besterik, dantza-soiñua baiño.
dantza-solte. iz. (ETNO). Baile suelto. Ik. solte.
dantzan egin. du ad. (TE). Bailar, danzar. Aratostiak dira dantzan eitteko.
esku-dantza. iz. (ETNO). Danza tradicional en cadena. Dantza zaharra; itxuria danez tradiziño haundikua Eibarren. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por un primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj.  Ik. sokadantza, aurresku.  XVIII. gizaldiko grabau baten Arrate agertzen da, eta bertan eibartarrak esku-dantzia egitten. Gregorio Múgica-k be beran Monografía Histórica-n aittatzen dau: Terminado el banquete se organizó un esku-dantza.