Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zein.
1 . zein. gald. (TE). Quién. Nominatiboko formia da. Zein Jaungoikua bezelakua? (Migel). / Zeiñek asmau dau zorakerixa hori? / Zein dozue hori aguriori? (Zirik 62). / Ez dok erreza izango zeiñek zenbat urte daukazen erabagitzia. (Zirik 111). / Zoro gaiztuori! Zeiñek detsu zuri ezer erregutu! (Ibilt 477). Ik. nor.  Izenordain zehaztugabe moduan, edo izenan onduan determinatzaille moduan erabiltzen da. Kasu markak hartu leikez: "zeiñek" (ergatibua)...
2 . zein. gald. (OEH). Cuál, qué. Baekixan zein tabernatan egongo zan. (Zirik 76). Ik. zer.
3 . zein. mend. (TE). Quien. "Como otros interrogativos, puede hacer oficio de relativo, aunque se pueda construir sin ellos" (TE, 729). Relatibuetakua da TEk diñuan lez, baiña ez da Eibarren holan erabiltzen normalian. Gure osaba batek, zeiñ Ermuan zan abade, euskerazko bersuak bazittuan = Gure osaba batek, Ermuan abade zanak, euskerazko bersuak bazittuan. / Eta hor nun zerutiko hots bat esaten: "Hau da nere Seme Maittia, zeiñegaz ditturan poztasunak" (Mat. 3. 17). / Emakume on bategaz ezkondua zan, oso etxerakua, zeiñegaz euki eban famelixa ederra. (Ibilt 473).  Kasu markak hartu leikez.
4 . zein. junt. (TE). Tan como; tanto como. Konparaziñozkuetan erabiltzen da: "En los comparativos de igualdad, hace oficio de cuan" (TE, 729). Mendixa ederra, zeiñ itsas-ondua. / Basuan kerizia zeiñ ederra, karzelan euzkixa. / Bata zeiñ egitsua, bestia guzurtixa. Ik. bestian, bezin, beste.  Ez da erabiltzen.
5 . zein. junt. (TE). Bien bien; ya ya; o. Nahi, edo. Ez eukan gozamenik eta bardin zetsan ogixa zeiñ artua. Ik. nahi... nahi..., nahiz... nahiz....
zein baiño zein. esap. (OEH). A cual más. Zein baiño zein txartuago. (Zirik 21 tit.)
zeingehixago ibili (zein-gehixago ibilli). esap. (TE). Disputar, competir, rivalizar. Indarrak neurtzen jardun. / "Andar en competencia" (TE, 730). Zeingehixago dabiz okerreko bidian, danon kalterako.