Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ezer.
1 . ezer. izord. (TE). Nada. Ezezko testuinguruetan: ezebez. Ezer ez dauka, eta harrokerixaz beteta dabil. / Ez ei zetsan ezerk min gehixago emoten bere anaiakin mediku karreran gastautako diruak baiño. (Zirik 51). / Ezerk ez eban han ikararik. (Ibilt 467). / Ezer ez da ixillekorik euren artian, (Ibilt 456). Ik. ezebez.
2 . ezer. izord. Algo, alguna cosa. Galderazko, baldintzazko eta ezezko perpausetan: zeozer, gauzaren bat. Ezer bihar badozu esan. / [Juezak] Gaiñera, asto bati andria deitziak ez badauka ezer txarrik. (Zirik 50). / Ta, afaltzeko ezer ba al dozue? (Zirik 118). / Ia iñoiz ikusi destazun ezer txarto pentsau eraitzeko gauzarik. (Ibilt 480). Ik. zeozer, zerbait.
ezertarako gauza ez izan. esap. (OEH). No valer para nada; quedarse inválido,-a. Beste ezertarako gauza eztanak egitten ei dau biharra. (Zirik 103).
ezertxo. izord. (OEH). Diminutivo de "ezer".
ezertxo be [ezertxo ere]. esap. (OEH). Nada; algo, alguna cosa. Ezezko eta galderazko perpausetan erabiltzen da: ezertxo be (ez). Axaxa emoteko ezertxo be bihar ez. (Zirik 119)