Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ohittura [ohitura].
1 . ohittura [ohitura]. iz. (TE). Costumbre, uso, hábito. Nekeza da ohittura txarrak lagatzia. / [Neskamiari] jakin erain zetsazen aurrez bere eta uezaben ohittura eta izakerak. (Ibilt 474). Ik. usakera, usarixo.
2 . ohittura [ohitura]. iz. (TE). Uso, costumbre; tradición. Herri batian ohitzen dan jardueria, beran izakerian eta kulturian ezaugarri bihurtzen dana. / Derecho consuetudinario-ko berbia da (TE, 586). Euskal Herriko ohitturak maittagarrixak ziran.
ohitturia izan [ohitura izan]. da/du ad.-esap. (TE). Tener por costumbre, acostumbrar; acostumbrar(se), soler. Antxiñako ohitturia genduan, Gabonetan senide guztiok batzia. / Ohitturia zan moduan, senittarte ta auzukuak gaubelia eittera juango zirala. (Zirik 12).