Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
egon, egote.
1 . egon (eon, on), egote. da ad. (TE). Haber; existir. Ez dago munduan beste bat ha lakorik. / Nahi beste dago gura dozun guztittik.
2 . egon (eon, on), egote. da ad. (TE). Estar; permanecer. Egon eta egon, eta milla urtian hortxe dago. / Hau ez dok bizi!: hau dok egon! / Duan biharra eittia baiño hobe egotia. / Dana esanda dago. (Zirik 69). / Larregi gizentzen nagok. (Zirik 57).
3 . egon, egote. da ad. (AN). Esperar, aguardar. Egon pixka batian, laster nator. / Tira ba, pixkatian egon zaittez eta dana gertauko detsut. (Zirik 118).
daguan-daguanian laga (dauan-dauanian) [dagoen-dagoenean]. esap. (AS). Dejarlo tal como está. Dauan-dauanian ezingo dogu hau laga.
egon ez bere onian. esap. Estar intranquilo,-a. "Significa no estar uno tranquilo" (TE, 304). Ez nenguan nere onian, bialdu genduan gizona berriz osorik ikusi arte.  Ha: bere onian, ni: nere onian.
egon eziñik / ezinda. adlag. (OEH). Inquieto,-a; agitado,-a. Pozan pozez egon ezinda. (Zirik 17). / Uezabak emon zetsan barriari ta egon eziñik esan zetsan. (Zirik 13).