Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
lako (lango). izlag. (TE). Como, semejante a . Aittatzen danan bardiña edo antzekua, modu berekua.  Hau lako zazpikirik ez dot ikusi bizixan. / Ederra euzkixa lakua. / Gozua eztixa lakua. / Alemaniarra, ba ei ebillen panpana joten, Plaentxian ez euala bera lango murgilaririk esaten. (Zirik 38). / Bere ustez, ez ei zan bera lakorik. (Zirik 38). / Bere herrena, bera lako barregarrixa zan, ta ez euan ha disimulatzerik. (Zirik 103). Ik. lazko.  Kasu markak hartu leikie./ Postposiziñotzat be hartu leike.
ez lako. izlag. (TE). Sin igual, único; como no lo hay. "Horren esanguria nahikua garbi dago: iñor ez lakua, besterik ez lakua, parekorik ez, horren maillakorik ez, bera lakorik ez" (IL, 43). Ibargaiñ, probalari ez lakua. / Nere ustez, Migel Gallastegi pelotari iñor ez lakua genduan. / Saralegi bai mutilla! Perurena kenduta, iñor ez lakua. / Oso jatorra eta beste(rik) ez lakua Españietan [...] adole onian. (Ibilt 458). Ik. besterik ez lako.  Esamolde hau persona nausixak bakarrik darabixe gaur egunian (IL).