Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
tarrat. onomat. (ETNO). Rotura, rasgadura. "Apurtu baten zaratia, baiña zartadia edo tarraatadia gehixenbat, ez zeozer lehertu edo txikitzia" (ETNO). Frakak estu nittuan eta hankia jasotzerakuan, tarrat!, iztar aldian sekulako tarratadia. / Iñaki Perurenari fraka tarratadia egin jakon, behiñ, harrixa jasotzen. "Tarrat!" egin zetsan frakiak atzekaldian, neuk ikusi neban, eta harrixa jausi egin jakon lurrera. Ik. tart, dart, zart.