Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
astoka-txitxaka. iz. (ETNO). A burros (juego). Astoka jokuan modu bat da. Bikoteka jokatzen da. Bata bestian gaiñera igo, ankalatraba edo arretxiko, eta bikotien artian ia zeiñek zein lurrera bota jokatzen da (ETNO). Esplikaziñua, zihaztasun gehixagokin, ILek be emoten dau: IL, 84-85. Guk edozein lekutan jokatzen genduan astoka-txitxaka, baiña gehixen be Estaziño kalian, orduan ez zan automobillik be ixa ibiltzen eta kalia libre eukitzen genduan. Lehelengo txitxaka hasi eta ha zelako jokualdi luziak egitten genduzen gero astoka-txitxaka jarraittuz!. Ik. astoka, burroka, saltalasoka, medioka.