Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zelako (zerlako). gald. (TE). Qué, cómo, de qué clase, qué tipo de, de qué calidad. Azkartzia ein dau; ez dakiguna (da), zelako lana atara daben. / Zerlako gatxa dirudunendako Jaungoikuan erregetasuneko bizitzara sartzia! (Mark. 10. 23). / Baekixan abadiak zelan berba ein bere herrixari: zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43). / Ene! Ojanguren, zelako zatarto atara nozun. (Zirik 50). / Eztakit zelako funziñuak zira-ta, [...] ez ei eben lagatzen [...] sartzen. (Zirik 89). / Negarrez esanaz, zerlako miñak emon zetsazen uezabak. (Ibilt 470). / Ardura ez deskuna entzun guriak, zerlako okerra ekarri laikian. (Ibilt 461). Ik. zer moduko.  Galdetzaille hutsa izan leike, edo beste izen-adjetibo bat onduan dabela, izenlaguna. Egittura enfatikuetan, graduatzaille moduan be erabiltzen da, goi maillarako. Ondoko izena isilduta badago, artikulua eta kasu markak hartu leikez: zelakua, zelakuakin...
zelako... halako. esap. (OEH). Como () así. Esr. Zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43).