Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
idi (iri). iz. (TE). Buey. Ibargaiñ alkatian irixak lakorik, ez ziran inguruan. / Jango leuke harek [...] idi-hanka bat perra ta guzti. (Zirik 70). / Idixa danian egoten zan lehen. Lehen ez zan etxerik idirik ez zeguanik! Biharrerako danian. Hortxe Sanmartiñen ez jittuat nik ezautu: errentero etxia, ta etxe txikixa... Baiña garotia zanian beti Mendigoittikuak laguntzera, edo Lezeta edo Loixola... Ez dakik? Ostian danian idixak: Mugitzan, Umaixon, Barrundixan, Arikitxetan, Argiñaon... Danien! Danien!.  TEk iri aldaeria darabil beti, baitta konpuestuetan be (TE, 439-440).
idi bakarrian. iz. (ETNO). Prueba de arrastre de un solo buey. Probetako berbia da.
idi gorri. iz. (ETNO). Buey pirenáico, autóctono. Ik. ganau gorri.
idi-gobernatzaille. iz. (ETNO). Boyero,-a. Gure aitta zana be ez zuan holan idi-gobernatzaillia eta zera; juan eta ikustia bai!, eta afaldu eta etxera etorri, hori bai!. / Gure aitta idi-gobernatzaillia zuan, probetara be askotan etara jittuan. Ik. ganau-gobernatzaille.
idi-korotz (iri-korotz). iz. (TE). Excremento de buey. Ik. korotz.
© Jaione Isazelaia
idi-pare. iz. (NA). Pareja de bueyes; yunta. Hamen beti idi-pariak be bi: bat zaharra, eta beste bat gaztia. Harek pixkat zahartzen zianian barrixak, gaztiak, preparatzeko.
© Ezezaguna
idi-proba (iri-proba). iz. (TE). Prueba de arrastre de piedra tirada por bueyes. Iri-probia dago berbatuta datorren domekarako. Ik. proba, gizon-proba, asto-proba.
idi-probalari (iri-probalari). iz. (TE). Boyero,-a, carretero,-a en prueba de bueyes. "Actor en pruebas de bueyes" (439). Ibargaiñ, alkate izandakua luzero, iri-probalarixa zan (probalarixa, probarixa). Ik. probalari, probalari, probari, idizale.
idi-probia jokatu (iri-probia jokatu). esap. (TE). Efectuar la prueba de bueyes. Iri-probia jokatu detsa Ibargaiñek, Azkoittiko onenari.