Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
azukre (azukra, azukera). iz. (TE). Azúcar. Lehen eztixakin zana, gaur azukriagaz. / "Azukria" ero "gozokixa": batzuk esaten detse: "hori gozokixori ekarrik hona" ero, baiña guk Eibarren esaten dou "azukria".  Mailleguzko berbia izan arren, ez da azukria beste berbarik Eibarren erabiltzen.
azukre-ontzi. iz. (TE). Azucarero. Ez dago lekurik txindurrixak azukre-ontzixa topauko ez dabenik.
azukre-tontor. iz. (TE). Azucarillo, terrón de azúcar. Hiru azukre-tontor nahikua dira kafiandako. Ik. tontor.