Esparruak eta egitasmoak

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ondorengo esparruetan eta egitasmoetan garatu eta gauzatzen da.

Familia

Euskararen erabilera handitu nahi da etxeko esparruan, eta transmisioa ziurtatu familia kideen arteko hizkuntza izan dadin.Horretarako honako egitasmo hauek daude martxan:

  • Guraso berrientzako sentsibilizaziorako materiala
  • Umeak eskolaratzeko matrikulaldian euskaraz ikastearen eta eleaniztasunaren onuren gaineko kanpaina
  • Guraso ordezkariekin lan-mahaia
  • Familiei zuzendutako kaleko jarduerak eta txangoak
  • Gurasoak euskara ikastera animatzeko kanpaina¬†
  • Ume eleanitzen gurasoentzako eskuliburua.
  • Gurasoen sentsibilizaziorako hitzaldi/jardunaldiak
  • Gurasoentzako aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua

Euskalduntzea eta prestakuntza

Euskararen aldeko motibazioa eta euskaren ezagutza handitu nahi dira herritarren artean. Horretarako honako egitasmo hauek garatzen dira:

  • Gurasoentzako euskara ikastaro bereziak
  • 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako euskara ikasteko diru-laguntza.
  • Euskaltegien ate irekien eguna

Helduen prestakuntza eskaintzan euskararen erabilera handitu nahi da. Horretarako honako egitasmo hauek daude martxan:

  • Ikastaroak eskaintzen dituzten Eibarko Udalaren sail desberdinekin sentsibilizaio lana egiten da euskarazko ikastaroak ere eskain ditzaten.
  • UEUk Eibarren udaberrian, udan eta udazkenean eskaintzen dituen ikastaroetarako diru-laguntzak ematen dira.

Irakaskuntza

  • Euskarazko ikastereduak sustatu nahi dira
  • Eskolaz kanpoko prestakuntza jardueretan euskararen erabilera areagotu nahi da.

Administrazioa

Administrazioa euskaraz ere lan egiteko prestatu nahi da.

Horretarako IV. Erabilera Plana dago martxan.

Lan mundua

  • Lan munduan euskararen erabilerahanditu nahi da. Horretarako Ardatza eta LanHitz egitasmoak daude martxan.
  • Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera handitu nahi da. Horretarako Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin euskara plana dago egina,euskara iakstaroak eskaintzeko, kartelen itzulpen kanpainak egiteko, merkatari eta ostalarien artean sentsibilizazioa lantzeko...

Aisia

Aisialdi eskaintzan euskararen erabilera handitu nahi da. Horretarako garatzen dira Afariketan, Gaztetan, Errota Gaztelekua, Zapatuetako tailerrak, euskarazko zine eta antzerki emanaldiak, ipuin kontalariak...

Kirola

Kirol eskaintzan euskararen erabilera handitu. Horretarako kirol klubekin Berbia Emon hitzarmena dago sinatuta eta Multikiroletako egitasmoa monitore euskaldunek bideratzen dute.

Kulturgintza

  • Kultur eskaintzan euskararen erabilera handitu.
  • Euskarazko kultur ekoizpenak eta sormena bultzatu

Komunikabideak

Herrian eta eskualdean euskarazko komunikabideen garapena sustatu edota euskararen erabilera bultzatu nahi da egungo komunikabideetan. Horretarako Eibarko komunikabideekin hitzarmenak egin nahi dira era progresiboan euskara sartzen joan daitezen.

Eta kitto, Gaztekitto eta Txikitto aldizkariak diruz laguntzen dira. 

Teknologia berriak

Teknologia berrietan euskararen erabilera handitu nahi da. Horretarako martxan dauden egitasmoak:

  • Berbia Emon
  • Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin akordioa