ZEIN DA EUSKARAZKO BERBARIK ZATARRENA? EMAN BOTOA!

Udal euskaltegiak, AEK-k eta Euskara-Kultura sailak elkarlanean euskarazko berbarik itsusiena hautatzeko lehiaketa jarri dute martxan.

61 lagunek hartu dute parte berba zatarrena proposatzeko orduan. Orain botoa emateko ordua da. Hirurogeita bat lagun horiek proposatutako berben artean eman botoa zeuri itsusiena edo desatseginena iruditzen zaizun berbari.

Oso erraza da, klikatu hemen, ikusi zein hitz dauden eta egin klik gutxien gustatu zaizunaren ondoan.

Epaimahaiak boto gehien dituzten berben arteko bati emango dio saria. EMAN BOTOA!

Botoa emateko azken eguna martxoaren 3a izango da.

Epaimahaiak hurrengo astean emango du irabazlearen berri eta baita parte hartzearren zozketan saridun suertatu denaren berri ere.