Albisteak

ZAPATUKO IPUINA: BASOKO DAMAREN IPUIN SORTA

Datorren zapatuan, urtarrilaren 26an, 18:00etan umeen liburutegian zapatuko ipuina Basoko damaren ipuin sorta: euskal mitologia izango da.

Sasoi bateko ipuinak ahoz aho kontatzen ziren, baina gaur egun ohitura horiek ia galduta dauzkagu. Horregatik ipuin hauek aurrez aurre kontatu nahi dira.

Informazio gehiago hemen.

EUSKARAZKO LIBURU MAILEGATUENAK 2012AN

Juan San Martin Udal Liburutegian 2012an euskaraz mailegatuenak izan diren liburuak honako hauek izan dira:

ODISEA, UMEENTZAKO TXOTXONGILOAK COLISEOAN

Urtarrilaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 5etan Coliseoan Odisea antzezlanaz gozatzeko aukera izango da.

Sarrera 5€

Lan honetan Ulisesen abenturak kontatuko dituzte Bihar Txotxongilo taldekoek.

Informazio gehiago hemen

 

GOENKALE, KONDESAREN ERRETRATUA ANTZEZLANA EIBARREN

Goenkale, Kondesaren erretratua antzezlana Coliseoan ikusteko aukera izango da urtarrialren 18an, ostirala, 20:30ean.

Sarrera 10€

Telebistako Goenkaleri horrenbesteko arrakasta eman dioten elementuei (intriga, maitasun istorioak...), irria eta barrea eragingo duten elementuak gaineratu dizkiote komedia honetan.

OTSAILERAKO PROPOSAMENA, ARGIAREN ERREINUA

Juan San Martin Udal liburutegiak antolatu duen Irakurketa Klubaren proposamen berria Joseba Lozanoren Argiaren Erreinua eleberri beltza da.

Liburu hau irakurri eta Idazlearekin Berbetan saioan parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen eta jaso liburua liburutegian.

Joseba Lozano idazlearekin berba egiteko hitzordua honako hau da:

GAUR JULIAN IANTZI PORTALEAN

Gaur, abanduak 18, Julian Iantzi aurkezle ezaguna Portaleko Areto Nagusian izango da.

Hitzaldia ...eta Kitto! Euskara elkarteak antolatu du eta helburua euskararen erabilera sustatzea da.

Berak dioenez, euskarari esker munduari bira eman dio.

Hemen duzue informazio gehiago.

COLISEORA ALI BABA ETA 40 LAPURRAK ETORRIKO DIRA BIHAR

Bihar, larunbata, Coliseoan Ali Baba eta 40 lapurrak antzezlana ikusteko aukera izango da 17:00etan. Sarrera 5€ izango da.

Lan hau Borobil Teatroak aurkeztuko du, eta bertan Ali Baba Pertsiako herri baten bizi den egur biltzaile txiroaren gorabeherak kontatuko dizkigute, umeentzako egokia den modu arinean.

 

IRAKURKETA KLUBA EUSKARAZ LIBURUTEGIAN

Urtarrilaren 8an izango da Harkaitz Canoren Twist eleberriaren gaineko saioa.

Saio horretan parte hartu nahi duten irakurleei udal liburutegiak utziko die liburua. Interesatuta zaudetenok pasatu liburutegitik eta jaso liburua, edo eman izena hemen.

Klubean parte hartzea dohainik da. Gehienez 30 lagunentzako lekua dago.

Saioan Harkaitz Cano bera izango da irakurleekin Twist liburua komentatzen.

UDAL LIBURUTEGIAN HARKAITZ CANOREKIN BERBETAN

Juan San Martin Udal Liburutegiak urtarrilean hasi eta apirila bitartean Idazlearekin Berbetan egitasmoa izango du martxan. Irakuketa klub baten funtzionamendua izango du eta euskarazko eleberriak landuko dira.Eman izena hemen.

Lehena Twist izango da eta Harkaitz Canorekin berba egiteko moduan izago dira izena-eman eta liburua irakurtzen duten partaideak. Hori urtarrilaren 8an izango da, arratsaldeko 7etan.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN TORIBIO ETXEBARRIA GOGOAN

Datorren astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Eibarren, Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta, berak idatzitako Lexikoiaren jendaurreko irakurketa egingo da.

Irakurketa Udaletxeko Pleno Aretoan izango da goizeko 9etan hasi eta iluntzeko 7ak bitartean.

Bertan Eibarko elkarte eta erakunde askok hartuko dute parte. 60 elkarte inguru izango dira eta 370 irakurle.

Irakurketarekin batera udaletxeko patioan Euskararen hormirudia egingo da.